top of page

Programak

     PEN International-ek lan egiten du batzordeen bidez, lau batzorderekin bereziki: WIPC (Writers in Prison Committee), TaLRC (Translations and Linguistic Rights Committee), WfPC (Writers for Peace Committee) eta IPWWC (International PEN Women Writers Committee).

     Horretaz gain, PENek lan egiten du ICORN erakundearekin (International Cities of Refuge Network), idazle jazarrien beharrizanei eusteko, eta PEN Fund (PEN Funtsa) sortua dauka, baliabideak lortzeko.

 

WIPC
Idazle Jazarrien aldeko Batzordea


    Giza eskubideen aldeko hainbat erakunderekin elkarlanean aritzen da, baita PEN Zentroekin ere, preso egon edo jazarpena nozitzen duten idazleen kasuak batu eta zabaltzeko asmoz.

 

    PEN Zentroek idazle horiek babespean hartzen dituzte, eta laguntza eskaintzen diete apelazioak egiteko zein liburuak edo botikak bidaltzen ere.

 

    Azaroaren 15a da Idazle Presoen Nazioarteko Eguna, eta egun horretan mundu osoko Zentroetan ekintza bereziak antolatzen dira, preso dauden idazleei laguntzeko asmoz.

ICORN
International Cities of Refuge Network


     Bere jatorria da Idazleen Nazioarteko Parlamentuak 1994an sortu zuen INCA (International Network of Cities of Asylum) izeneko erakundea. Stavanger (Norvegia) hirian kokatuta dago eta, PEN zentruen laguntzaz, idazle jazarriei egoitza eta baliabideak ematen dizkie munduko edozein herrialdetan bizi daitezen

 

     Hiri hauen arteko sareari esker idazleak bi urte eman ditzake hiri batean eta ondoren beste hiri batera joan, jazarpen egoerak iraunez gero.

 

 

 

TLRC
Itzulpenaren eta Hizkuntza Eskubideen Batzordea
 

     Hizkuntza gutxituetan egindako literatura beste hizkuntzetara itzultzeko baliabideak eskaintzeaz gain, hizkuntza txikien arteko itzulpenak ere sustatzen ditu.

 

     Estaturik gabeko hizkuntzen defentsan ere aritzen da eta proposatu du Nazio Batuen Giza Eskubideen Aitorpen Unibertsalari artikulu berria gehitzeko: 

 

     "Pertsona orok du eskubidea berea den hizkuntza edo berak aukeratu duen komunitateko edo gutxiengoaren hizkuntza erabiltzeko, ahoz zein idatziz, eta Estatuko edozein egintza publiko eta ofizialetan egin ahal izango du".

 

     Otsailaren 21ean ospatzen da Mother Tongue nazioarteko eguna. 

PEN Fund
PEN Funtsa

 

     Erbehereetan kokatutako onegintzarako elkartea da, eta bere lana da preso egon edo jazarpena nozitzen duten idazleei laguntza praktikoa eskaintzea

 

     Idazle Jazarrien beharrizanak betetzeko sortu du Funtsa PEN Internationalek eta, bararen bidez, baliabideak lortzeko. 

WfPC
Bakearen aldeko Idazleen Batzordea

 

     Batzorde honetako kideak Bled-en (Eslovenia) biltzen dira urtero, munduko elkarbizitza baketsua-ren aldeko lana idazleek nola egin dezaketen aztertzeko.

 

     Martxoaren 3an da Bakearen Aldeko Idazleen Eguna eta, honen karira, hainbat ekitaldi antolatzen dira urtero.

 

IPWWC
International PENeko Emakume Idazleen Batzordea
 

     Batzorde honek, emakumeen literatur lanak sustatu, emakume idazleen arteko harremanak bultzatu eta haien literatur lanak itzuli eta plazaratu nahi ditu.

 

     Halaber, Batzordearen xedetariko bat da herrialde industrializatutako emakumeen eta garapen-bidean dauden herrialdeetakoen arteko ezberdinatsunak gutxitzea eta, horretarako, batzuen eta besteen baliabideak banatzeko ahalegina egiten du.

 

     Martxoaren 8an, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean, ekimenak burutzen ditu emakume idazleen ikusgarritasun eza gutxitzeko eta beraien lana ezagutzera emateko.

 

bottom of page