top of page

Azken Albisteak

92nd PEN congress.jpg

92. PEN Kongresuak 125 idazle batu ditu online

 

2026ko irailaren 29 eta 30ean online burutu da PEN Internationaleko, 92. kongresua. PEN Asturias onartua izan da eta PEN Galizia bertan behera utzi da. Aurreko astean batzordetako bilera egin dira:  irailaren 15an (WfPC), 16an (IPWWC), 17an (TLRC), 22an (WIPC) eta 23an (YWC). Hurrenog kongresuetarako egoitzak ere iragarri dira: 2027an Centije (Mazedonia), 2028an Copenhague (Danimarka) eta 2029an Cape Town (Hego Afrika).

3 PEN Amazigh_Carles Torner.jpeg

PEN Amazigh sortzekotan da, Nador hirian 

 

2026ko uztailaren 9tik 12ra Amazigeraren lehen jardunaldiak ospatu dira Nadorren (Maroko), Adlis Amaziɣ Elkartearen eta Garabide Elkartearen lankidetzari esker. PEN Internationaleko Carles Torner eta Euskal PEN-eko lagunekin batera, EIEko Ainara Maya ere egon da.

Euskal PEN-ek hamarkadak daramatza lanean nazioarteko idazle eta kazetari jazarrien defentsan, eta oraingoan, idazle berbetarrekin elkartu dira, tamazight hizkuntza eta literaturaren inguruan jarduteko.

Federico García Lorca omendu dute PEN Españak eta PEN Internationalek

 

2026ko uztailaren 29an García Lorcari omenaldia egin diote PEN Internationalek eta PEN Españak, Lorca erail zutenetik 90 urte bete direnean. Federico García Lorca PENen lehen kasuetariko bat izan zen. Ekitaldiak agerian utzi du Lorcaren lanaren gaurkotasuna, adierazpen askatasuna kolokan dagoen garaiotan. Itxaso Paya Ruizek poema bat  (bideoa) errezitatu du euskaraz, Juan Luis Zabalak egindako itzulpenari esker. Ekitaldi osoaren grabazioa hemen ikus daiteke.

DUDL.png

Universal Declaration of Linguistic Rights  gaurko-tzen ari dira PEN Catalá eta CIEMEN.

 

2026ko uztailaren 21ean 13:00an, online burutuko da UDLR gaurko-tzeko bilera, penkide guztiei zabalik dagoena. Orain 30 urte, 1996an,  osatu zen egungo Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala eta asmoa da egungo egoerara egokitzea eta 2028an UNESCOri aukeztea oraingoan ere nazioartean onartua izan dadin. Webguneak sortu dira informazioa jasotzeko eta izena emateko. 

17.png

Jazarpean dauden Idazleen Kasuen zerrenda argi-tara eman du PEN Internationalek, urtero legez

 

2026ko apirilaren 23an argitara eman du PEN Internationalek urtero egiten duen Jazarpean dauden Idazleen Kasuen zerrenda, (Caselist). Dokumentuak 119 orrialdetan jasotzen du idazleen aurka 2025 urtean munduan osoan izan den jazarpenak. Informazio zehatzaren bilaketa PEN Internationalen webgunean eskaintzen da.

MArtxoak 8 2026

Emakumeak idazle proiektua martxan jarri du berriz ere Euskal PENek, Emakunderen babesaz

2026ko martxoaren 8aren harira Euskal PENek poster berria atera du 2025eko martxotik 2026ko martxora euskaraz argitaratu duten idazleen eta itzultzailee izenak jasota.

Posterrak euskal lurraldeetako liburudendetan ikusgai egongo dira martxoan zehar. MARTXOAK 8 2026  puntuan sakatuta ikus daitezke egile guztien argazkiak eta liburuen azalak.

PEN España aurkeztu dute Madrilgo Cervantes Institutuan, Enrique Yeves presidentearen eskutik

2026ko otsailaren 9an, Enrique Yeves presidenteak aurkeztu du PEN España. Romana Cachiolli PEN Internationaleko Zuzendari exekutiboak Mozal Legea bertan behera uzteko eskatu du eta Ernest Urtasun Espainiko Kultura Ministroak txalotu du PEN zentruek adierazpen askatasunaren alde egiten duten lana (hemen diskurtsuak). Martin Caparrós eta Olga Rodriguez kazetariek eta Manuel Rico ACEko (Asociación Colegial de Escritores) presidenteak agerian utzi dute PENek egiten duen lanaren garrantzia. PEN Catalá (Carles Torner) eta Euskal PEN (Urtzi Urrutikoetxea eta Laura Mintegi) ere gonbidatuak izan dira. 

Laguntzaileak: Supported by:
Euskararen Etxea logoa
  • Facebook
  • YouTube
  • X
 LMk sortua, 2015
CCren logoa
EMAKUNDE logoa
ETXEPARE logoa
Gune interesgarriak / Interesting websites:
Basque Culture logoa
BOOKING logoa
EIE logoa
EIZIE logoa
ARMIARMA logoa
EKE logoa
bottom of page